Itxi

Beste kirolak

Under Armour enpresarena

Berriz erabil daitekeen kirol-maskara aurkeztu dute

eitb.eus

Kirolarientzat zuzenduta dago, transpiratu egiten du eta uretara erresistentea omen da.

  • UA Sportsmask maskara

    UA Sportsmask maskara

Under Armour diseiñu eta kirol-materialeko multinazionalak UA Sportsmask maskara aurkeztu egin du, kirolarientzat zuzenduta dago, transpiratu egiten du eta uretara erresistentea omen da. 

Helburua kirolariak ez kutsatzea da entrenamenduetara bueltatzen diren heinean. Kirolariak leku itxietan entrenatzen direnean edo distantziak ezin dituztenean zaindu maskara erabili behar duten ala ez eztabaidatzen da, beraz Under Armour enpresak soluzio bat bilatu nahian maskara hauek aurkeztu ditu.

Erabiltzaileak sortutako arnas gotikulen kopurua murrizten du maskarak, airearen irteera begietara ez joateko eginda daude eta garbitu eta lehortu daiteke berriro ere erabiltzeko.