Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Behobia-Donostia lasterketak bertsio birtualean parte hartzeko aukera izango du

Agentziak / Erredakzioa

Aplikazio batek korrikalari "birtualek" egin beharreko kilometroak neurtuko ditu. Lasterketak, gehienez, 5.000 parte-hartzaile izango ditu.

  • Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

    Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileak, edizio birtuala antolatuko du parte hartu ezin duten atletentzat. Horretarako, aplikazio informatiko bat erabiliko dute antolatzaileek eta lasterketa horretan parte hartzeko 5.000 plaza izango dira.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aplikazioak korrikalari "birtualak" egin behar duten hogei kilometrotako distantzia neurtuko du, azaroak 2tik 8ra bitartean.

Horrekin batera, lasterketa berri honetako parte-hartzaileek oroitzapenezko domina jasoko dute eta 2021eko lasterketarako izen-ematean bost euroko deskontua izateko aukera ere izango dute. Bestalde, plaza murriztuak izango dira; izan ere, lasterketak 5.000 partaide izango ditu, gehienez.