Itxi

Beste kirolak

ATLETISMOA

Odei Jainagak bi metroan hobetu du xabalinako Espainiako marka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Realeko atletak 84,10 metroko marka berria ezarri du.

0:54
Odei Jainaga

Odei Jainaga atleta eibartarrak Espainiako marka hautsi du xabalina jaurtiketan, LaLigaSports - Espainiako Kluben Kopan, 84,10 metroko jaurtiketa egin ondoren, Madrilgo Vallehermoso estadioan.

Hartara, Realeko xabalina jaurtitzaileak duela bi aste Leonen, Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA) egindako kontrol batean, ezarri zuen 81,90 metroko marka gainditu du.

Jainagak jaurtiketa nabarmenak ari da egiten aspaldian, eta Leonen Manu Quijera nafarrak duela urtebete inguru kendu zion errekorra berreskuratu zuen.