Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Nadal, berriro ere Roland Garroseko finalerdietan

eitb.eus

Mallorcako tenislariak Diego Schwartzman argentinarraren kontra jokatuko du.

Rafa Nadalek eskura du Roland Garroseko beste final bat

Rafa Nadalek 2020ko Roland Garroseko finalerdiak jokatuko ditu beste behin, hamahirugarrenez hain zuzen ere.

Mallorcako tenislariak astearte gauean Jannik Sinner italiar gaztea garaitu zuen final-laurdenetako partidan hiru setetan, 7-6 (4), 6-4 eta 6-1; guztira 2 ordu eta 49 minutu behar izan zituen.

Beraz, egungo munduko saikapeneko bigarrenak Diego Schwartzmanen kontra neurtuko ditu indarrak finalerako txartela erdiesteko. Erroman jokatutako azken partidan Master 1000 delakoan Nadalek argentinarra gainditu zuen.