Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Mike Tysonen buelta, 54 urterekin

eitb.eus

Tyson oso forma onean dagoela adierazi dute boxeolaria ikusi duten guztiek.

  • Mike Tyson

    Mike Tyson

Mike Tyson boxeolari estatubatuarrak erakustaldia emango du Roy Jones Juniorren kontrako borrokan.

Ekitaldia Staples Centerren izango da, Ameriketako Estatu Batuetako Los Angelesen.

‘Iron Mike' bezala ezagutzen den boxeolaria gazteena izan zen pisu astuneko munduko txapelduna izaten eta orain, 54 urterekin, berriro bueltatuko da ring batera.

Tyson oso forma onean dagoela adierazi dute ikusi duten guztiek, "kontzentratu egiten bada gerrikoagatik borrokatu dezake berriro, zergatik ez? Nork esaten du ein duela?" adierazi zuen Rafale Cordero bere egungo entrenatzaileak.