Beste kirolak
Kirol olinpikoa
270 euskal herritarrek hartu dute parte Olinpiar Jokoetan
Erredakzioa
Xabier Leibarrek ia hamar urte egin ditu lanean, euskal herritar olinpikoei buruzko doktoretza tesia egiten, eta EAEko lehen zerrenda egin du.
-
Xabier Leibar, bere lanaren aurkezpenean. Argazkia: EITB
Xabier Leibarrek ia hamar urte egin ditu lanean, euskal herritar olinpikoei buruzko doktoretza tesia egiten, eta EAEko lehen zerrenda egin du.
Xabier Leibar Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko mediku eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari ohiak Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean aurkeztu du bere doktoretza tesia. EAEn jaiotako kirolari olinpikoei buruzkoa da lana.
Leibarrek zenbait aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan, mediku gisa. 2001ean EAEko goi-mailako kirola ikertzen hasi zen, eta lan hori, ia 10 urte geroago, doktoretza tesi bihurtu da: “Euskal Autonomia Erkidegoko kirolarien parte-hartzea aro modernoko udako Olinpiar Jokoetan”.
Bere lana azaroaren 7aren eta 11ren artean aurkeztuko du, Bilbon, Bizkaiko hiriburuko aste olinpikoaren barruan.