Itxi

Beste kirolak

Egiptoko Munduko Txapelketa

Danimarkak titulua berretsi du Suediaren aurka (26-24)

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Partidako protagonista nagusia Danimarkako atezaina izan da, jaurti dizkioten jaurtiketen % 40 baino gehiago gelditu baititu.

  • Danimarkako jokalariak munduko txapeldunaren garaikurrarekin.

    Danimarkako jokalariak munduko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Danimarkako selekzioak bere kondaira areagotu du igande honetan, duela bi urte etxean lortutako munduko titulua berretsi baitu, Egiptoko Munduko Txapelketako finalean Suedia 26-24 menderatuta.

Niklas Landin atezain daniarrak munduko atezainik onena dela erakutsi du berriro. Izan ere, Danimarkako atezainak jaurti dizkioten jaurtiketen % 40 baino gehiago gelditu ditu. Gainera, nabarmentzekoa izan da azken 10 minutuetan emandako erakustaldia, tarte horretan suediarrak hiru gol soilik sartzeko gai izan baitira.

Hartara, atezainaren lan bikainak mende honetan soilik Frantziak erdietsi duen balentria gauzatzeko aukera eman dio Danimarkari, egungo txapeldun olinpikoari; hau da, bi munduko txapelketa kateatzea elkarren segidan.

Dena den, Nikolaj Jacobsenek entrenatzen duen taldeak gogor borrokatu behar izan du garaipena lortzeko, Suediako selekzioak aurrerapauso handia eman duela erakutsi baitu munduko txapelketa honetan.

Fitxa teknikoa:

26 - Danimarka: Niklas Landin; Svan (-), Andersson (1), Saugstrup (3), Mollgaard (2), Magnus Landin (2) eta Mikkel Hansen (7, 1 penaltiz) –hasierako taldea–, Moller (ordezko atezaina), Emil Jakobsen (-), Zachariassen (-), Mensah (1), Olsen (-), Oris (5), Holm (4), Gidsel (1) eta Hald (-).

24 - Suedia: Palicka; Daniel Pettersson (2), Sandell (2), Gottfridsson (2), Carlsbogard (1), Wanne (5, 1 penaltiz) eta Darj (1) –hasierako taldea–, Aggefors (ordezko atezaina), Jonsson (-), Fredric Pettersson (2), Claar (2), Pellas (2 penaltiz), Lagergren (4), Edvardsson (-), Chrintz (1) eta Lindskog (-).

Markagailua (bost minututik behin): 3-3, 5-5, 7-6, 9-8, 10-12 eta 13-13 (atsedenaldia); 15-14, 17-18, 21-20, 24-21, 25-22 eta 26-24 (amaiera).

Epaileak: Raluy eta Sabroso (ESP). Bi minuturako kaleratutakoak: Saugstrup (2), Hald eta Mollgaard (Danimarkako taldean); Darj, Lagergren eta Fredric Pettersson (Suediakoan).