Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Teresa Errandoneak Europako txapelketarako gutxieneko marka lortu du

EITB MEDIA

Urteko bere marka lau segundotan ondu du Espainiako Federazioak eskatutako marka, 8.13, lortu ahal izateko.

  • Teresa Errandonea, erdian, artxiboko irudi batean

    Teresa Errandonea, erdian, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Teresa Errandonea atleta gipuzkoarrak pista estalian egingo diren Europako Txapelketetan parte hartzeko gutxieneko marka lortu du larunbat honetan, Ganten, Belgikan, jokatutako 60 metroko hesi-lasterketa 8.13ko denborarekin irabazi ostean. Europako txapelketak martxoan izango dira, Poloniako Torun hirian.

Errandoneak 8.17 denbora eginda zuen aurten, urtarrilaren 30ean Frantziako Mondeville hirian lortutakoa. Hala ere, larunbatean denbora hori lau ehunekotan ondu du, Espainiako Federazioak Europako txapelketetara joateko eskatzen duen 8.13ko denbora lortzeko.

Hala ere, irundarrak aurretik ere ia ziurtatuta zuen txapelketa horietan parte hartzea, iaz egindako 8.00 markari esker. Izan ere, eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz, Federazioak kontuan izango ditu 2019. Urtearen bukaeran egindako denborak.

Ganteko lasterketan, gipuzkoarra Anne Zagre belgikarrari eta Zoe Sedney herbeheretarrari gailendu zaizkie. Aurkariek 8.16ko denbora egin dute, eta Errandoneak, 8.13koa.