Itxi

Beste kirolak

BOXEOA SUPERWELTER

Kerman Lejarraga vs Dylan Charrat, Europako titulua jokoan

EITB Media

Borroka uda honetan ospatzea espera da eta horretarako ekainaren 9an "enkantean aterako da" eta Bilbo hautagaien artean egon daiteke.

  • Kerman Lejarraga

    Kerman Lejarraga

Kerman Lejarraga bizkaitarrak Dylan Charrat frantziarraren aurka neurtuko ditu indarrak superwelter mailako Europako Txapelketako tituluagatik.

Sergio Garcia egungo txapeldun kantabriarrak uko egin dio tituluari eta ondorioz bi hautagai bilatu eta aurkitu dituzte.

29 urteko 'Morgako errebolberra' boxeolaria bigarren mailan da David Avanesyan errusiarrarekin 2019ko irailean bigarrenez galdu eta gero. Lejarragak 4 garaipen ditu superwelter mailan Anderson Clayton (KO), Jose de Jesus Macias, Tyrone Nurse eta Jez Smithen aurka.

Charratek, ordea, 27 urte ditu eta Europar Batasunako (EB) txapelduna izan zen 2019an.

Borroka uda honetan ospatzea espera da, eta horretarako ekainaren 9an "enkantean aterako da" eta Bilbo hautagaien artean egon daiteke.