Itxi

Beste kirolak

ATLETISMOA

Odei Jainagak xabalina-jaurtiketako Espainiako errekor berria ezarri du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eibartarrak, 84,80 metroko markarekin, ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko minimoa lortu (85 metro).

  • Odei Jainaga

    Odei Jainaga. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Odei Jainaga eibartarrak xabalina-jaurtiketako Espainiako errekor berria ezarri zuen larunbatean, 84,80 metroko markarekin, Chrorzow hiri poloniarrean jokatzen den Europako Selekzio Txapelketaren lehen egunean.

Jainagak 70 zentimetrorekin gainditu zuen 2020ko irailean berak ezarritako marka nazionala.

Odei Jainagak hirugarren postua lortu zuen, Marcin Krukowski poloniarrak bigarrena 85,12ko markarekin eta Johannes Vetter alemaniarrak lehenengoa 96,29 metrorekin, aurtengo munduko markarik onena.

Erakustaldia eman arren, Euskal Herriko jaurtitzaileak ezin izan zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko minimoa lortu (85 metro).