Itxi

Beste kirolak

ERRUGBIA

Bizkaia Gernika Ohorezko Mailara igo da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

34-21 irabazi diote Independienteri Valladolideko Pepe Rojo zelaian.

  • Gernika Bizkaia igoera ospatzen

    Gernika Bizkaia igoera ospatzen.

Bizkaia Gernika errugbiko Ohorezko Mailara igo da Mazabi Santander Independienteri 34-21 irabazi ostean, Valladolideko Pepe Rojon.

Talde bizkaitarra, Ohorezko B Mailako txapeldunordea, 27-6ko abantailarekin joan da atsedenaldira, Eneko Gorostiza, Iker Olaeta eta Facundo Lamasen entseguei esker eta Siyabonga Masukuk oinarekin lortutako 12 puntuei esker.

Bigarren zatian Kantabriako taldea markagailuan gerturatu egin da, Tiago Romero eta Finlay Sharpen entseguei esker, baina Bizkaia Gernikak Albertus de Bod eta Masukuren jokaldi batekin partida erabakita utzi du. Alexander Greyen entsegu batek luzapenean behin betiko 34-21a egin du.

Emaitza honekin, bi urte geroago, basurdeak Ohorezko Mailara itzuli dira, La Vila taldea bezala, Ohorezko B Mailako txapelduna. Independientea, berriz, Ohorezko B Mailara jaitsi da Getxo Rugbyrekin batera.