Itxi

Beste kirolak

Badmintona

Clara Azurmendi, Tokioko Jokoetan egongo da

A. A. | EITB MEDIA

Donostiako badminton jokalaria bere lehen olinpiar jokoetan aritzeko sailkatu da, munduko jokalarien sailkapena eguneratu ostean.

  • Clara Azurmendi

    Clara Azurmendi. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Clara Azurmendi donostiarrak Tokioko Olinpiar Jokoetan aritzeko sailkatu da, Espainiako Badminton Federazioak (BWF) bere sare sozialetan larunbat honetan jakinarazi duenez.

Munduko Badminton Federazioak (BWF) argitaratzen duen rankingaren azken eguneraketaren ondoren etorri da 23 urteko jokalari gipuzkoarraren sailkapena. Hitzordu horretan ez da Rioko Jokoetan urrezko domina lortu zuen Carolina Marin bere selekzioko kidea izango, belauneko ebakuntza batetik osatzeko-prozesuan murgilduta baitago.

Tras conocerse la noticia la propia Azurmendi ha publicado un mensaje en Twitter en el que mostraba su satisfacción por haber logrado el billete olímpico. "Se hace realidad mi sueño, el de mi familia y el de tod@s los que habéis apoyado mi camino hasta este año, que recordaré toda la vida", afirma la jugadora de bádminton.

Horren berri izan ostean, Azurmendik berak mezu bat argitaratu du Twitterren. "Nire ametsa, nire familiarena eta orain arte nire bidean babestu nauzuen guztiena egia bihurtu da", adierazi du badmintoneko jokalariak.