Itxi

Beste kirolak

Surfa

Leticia Canales, Europako txapeldun

EITB MEDIA

Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria lehiatu dira, baina azkenean saria Basque Teameko kirolariak eraman du.

  • Leticia Canales, Europako surf txapelduna

    Leticia Canales, Europako surf txapelduna. Argazkia: Basuqe Team.

Leticia Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete du: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezko puntuak lortzea. Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria lehiatu dira sariagatik, baina azkenean Basque Teameko kirolariak irabazi du.

Leticiak 32ko surflarien kanporaketan hasi zuen txapelketa, Ibone Gomez, Lucia Martino eta Cristina Iglesiasi gailenduta. 16ko txandan Ariane Ochoaren atzetik egin zuen aurrera, bigarren postuan, eta Camilla Kemp eta Bianca Tye kanporatu zituen. Horrela, hurrengo kanporaketara igaro da eta titulua lortzeko puntuak poltsikoratu ditu.

Final-laurdenetan Melania Suarez izango du aurkari. Ariane Ochoa eta Garazi Sanchez bizkaitarrak eta Pauline Ado iparraldeko surflaria ere lehiatuko dira hurrengo fasean.