Itxi

Beste kirolak

Sokatira

Euskal Herriak urrezko bi domina erdietsi ditu Getxoko Munduko Txapelketan

EITB MEDIA

Gizonezko 560 kiloko mailan eta emakumezko 500 kilokoan lortu dituzte garaipenak.

4:40
Euskal Herriko taldeko ordezkariak podiumean

Euskal Herriko selekzioak urrezko bi domina erdietsi ditu Getxoko 2021eko lur-gaineko Munduko Txapelketan.

Fadurako kiroldegian jokatzen ari da eta goizeko saioan gauzak ondo atera ez badira ere arratsaldean bikain aritu dira 'Basque Country' izenpean lehiatzen ari diren euskal selekzioak.

Gizonezkoetan lortutako urrea 560 kiloko mailan izan da eta emakumezkoena 500 kilokoan; biek izan dute Suitza finalean. Brontzezko domina Alemaniak irabazi du gizonen lehiaketan eta Herbehereak emakumezkoan.

Larunbat goizean beste bi maila jokatu dira. Alde batetik, gizonezkoen 680 kiloko txapelketa jokatuko eta bertan Alemania izan da txapelduna, Herbehereak bigarrena eta Suitza hirugarrena. Mailan mistoan (580 kilo) Suediak eraman du urrea, Suitzak zilarra eta Ingalaterrak brontzea.

Igandean jokoan izango dira azken tituluak, hots, gizonezkoetan 720 kilokoa, 640 kilokoa eta 23 urtez azpiko 600 kilokoa; emakumezkoetan 540 kiloko lehiaketa jokatuko da.

Euskal Herria, gizonak

Euskal Herria, gizonak