Itxi

2021/09/24

11:53

Beste kirolak

Igandean

Gorbeia Suzien mendi lasterketa bueltan da

EITB MEDIA

Lasterketa osoa zuzenean eskainiko dugu igandean, 10:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.

1:30
Gorebiako Gurutzea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2020an nahitaez etena ostean, bueltan da Gorbeia Suzien lasterketa. Mendi lasterketa Golden Trail World Series eta Golden Trail National Series txapelketetarako proba puntuagarria izango da estreinakoz. Lasterketa osoa zuzenean izango da ikusgai igandean, 10:00etan hasita, ETB1n eta eitb.eus-en.

Lasterketaren ibilbidea ohikoa izango da: Zeanuriko plazatik abiatuko da, eta mendi tontor batzuk zapaldu ondoren, berriz ere irteerara itzuliko da. Guztira, 31 kilometroko eta 2.400 desnibela izango du Gorbeiako bidezidorretan barna.

Zeanuri 1.200 biztanleko herria da, eta 67 km²-ko hedadura du, Bizkaiko hirugarren herririk handiena.

Munduko punta-puntako korrikalariek hartuko dute parte. Euskal ordezkariak ere badaude bertan parte hartuko duten 589 korrikalarien artean, Asier Larruzea, Oihana Kortazar eta Oihana Askorbebeitia, tartean.

Lasterketa osoa zuzenean eskainiko dugu igandean, 10:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;