Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarragak Europako titulua jarriko du jokoan, abenduaren 3an, Bilbon

EITB Media

Jack Flatley britainiarra izango du aurkari. Morgako boxeolariak irailean irabazi zuen superwelter pisuko Europako titulua Dylan Charrat mendean hartuta, baina urtea bukatu baino lehen jokoan jartzea erabaki du.

  • Kerman Lejarraga

    Kerman Lejarraga, borrokaldi baten. Argazkia: EFE

Kerman Lejarragak superwelter pisuko Europako titulua jarriko du jokoan, abenduaren 3an. Borrokaldia Bilbon egingo da, eta Jack Flatley izango du aurkari. Irailean irabazi zuen titulua Lejarragak, Dylan Charrat mendean hartuta, baina urtea amaitu baino lehen jarriko du jokoan. 

Flatley britainiarra da, 24 urte ditu, eta superwelter pisuko Ingalaterrako txapelduna izan zen 2019an. Guztira, 17 garaipen (4 KO) eta porrot bat erdietsi ditu; borrokaldi bat baliogabetu zioten.