Itxi

Beste kirolak

Ostegunean

Wisla Plock - Bidasoa Irun partida, zuzenean eitb.eus eta ETB4n

EITB Media

Irungo taldeak Polonian jokatuko du Orlen Wisla Plocken aurka ostegunean, 18:45ean, atzeratutako EHF-ren Europa Ligako bosgarren jardunaldiko norgehiagoka.

  • Bidasoa Irun - Wisla Plock

    Lehen itzuliko Bidasoa Irun - Wisla Plock partidako irudia. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek ostegunean jokatuko du Orlen Wisla Plocken aurka, 18:45ean, atzeratutako EHF-ren Europa Ligako bosgarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek.

Asteartean garaipena lortu zuen Irungo taldeak Pfadi Winterthurren aurka (23-37) Suitzan, eta 48 ordu baino gutxiago izango ditu Polonian ostegun honetan jokatzeko. Leo Renaud eta Rodrigo Salinas ez dira jokatzeko prest egongo, eta nekeak izan lezakeen eragina da Bidasoa Irun taldearen kezka nagusia.

Wisla Plock talde indartsua da, eta lehen itzuliko partidan garaipena lortu zuen Artalekun jokatu zen neurketan, 28-29ko emaitzarekin.