Itxi

Beste kirolak

Hiru aste eta gero

Txikonen espedizioa Manasluko behe kanpamentura itzuli da

EITB Media

Konponketak eta garbiketa lanak egin beharko dituzte elur-jauziak izan direlako kanpamenduan.

2:06
Alex Txikon alpinista

Alex Txikonen espedizioa Manaslu (8.163 metro) mendiko behe kanpamendura itzuli da.

Eguraldiak hobera egin du eta hiru aste eta gero berriro itzuli dira bertara.

Hilaren 9an Samagaun herrira jaistea erabaki zuten. Elur-jausi batek kalte handiak eragin zituen Manasluko behe kanpamentuan. "Behe kanpamentuan elur-jausi erraldoi batek kalte handiak sortu dizkigu dendetan. Txikitu, lehertu egin ditu sukalde-denda eta beste dendaren bat. Bertan zeuden hiru kide, jaistea erabaki dute, ez dute minik hartu, eta ez zaie ezer gertatu", adierazi zuen Txikonek.

Iñaki Alvarez eta Eneko Garamendi espedizio kideekin batera kanpamendua garbitzea eta prest uztea da orain jomuga.

"Garrantzitsuena taldearen segurtasuna da. Manaslura neguan etorri gara eta arriskuak daude, baina segurtasuna ezinbesteko da. Behe kanpamendua egokitu, atondu eta ondo utzi behar dugu", adierazi egin du Txikonek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena