Itxi

Beste kirolak

Klubari jakinarazi dio

Xoan Ledok Bidasoa Irun utziko du denboraldia amaitzen denean

EITB Media

Atezainak 2021-2022 denboraldiaren amaieran ez duela Irungo taldean jarraituko jakinarazi dio klubari.

  • Xoan Ledo

    Xoan Ledo, Bidasoa Irun taldeko atezaina. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Xoan Ledo Menendez Bidasoa Iruneko atezainak ez du taldean jarraituko denboraldia amaitu ostean. Hala jakinarazi dio klubari astelehen honetan eta Bidasoak ofizial egin du.

Ledo, Lalinen jaio zen 1996an. Galiziako bere jaioterrian hasi zen eskubaloira jokatzen era 2017an iritsi zen Irunera. Espainiako selekzioarekin Junior mailako Munduko Txapelketa irabazi berritan hasi zen Bidasoa Irunekin jokatzen. Lehenago Bartzelona B eta BM. Villa de Aranda taldeetan ibili zen.

Bidasoarekin 157 partida ofizial jokatu ditu bost denboralditan: 120 Sacyr ASOBAL Ligan, 5 Sacyr ASOBAL Kopan, 12 Errege Kopan eta 20 Europako txapelketetan.