Itxi

Beste kirolak

FITXAKETA

Bidasoa Irunek Asier Nieto fitxatu du

I. G. | EITB MEDIA

Taldeak egiten duen laugarren fitxaketa da, Jakub Skrzyniarz eta Mehdi Harbaoui atezainen eta Mihajlo Mitic eskuin hegalekoaren ondoren.

  • Asier Nieto

    Asier Nieto. Irudia: Bidasoa irun

Bidasoa Irunek astearte honetan egin du ofizial Asier Nietoren fitxaketa, Bada Huescatik datorren eta 2025era arte sinatuko duen ezker hegalekoa.

Haren anaiak ere (Gorka Nieto) Irungo taldean jokatzen du. Behe mailetan internazionala da eta Jordi Riberaren deia jaso berri du ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean Oranen (Aljeria) jokatuko diren Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko. Bertan izango da Kauldi Odriozola ere.

Irungo taldearen errefortzu berria, 1,90 zentimetrokoa, laugarren izan zen Errusiako Munduko Txapelketan (2015), urrea lortuz Danimarkako junior mailako Europako Txapelketan (2016) eta 2017ko Junior mailako Munduko Txapelketan (Aljeria).

Nietok 262 gol sartu ditu azken lau denboraldietan Sacyr ASOBAL Ligako 110 partidatan.

Nieto Bidasoa Irunek egiten duen laugarren fitxaketa da, Jakub Skrzyniarz eta Mehdi Harbaoui atezainen eta Mihajlo Mitic eskuin hegalekoaren ondoren.