Beste kirolak
TENISA
Serena Williams Wimbledonen lehiatuko da urtebete pistatik urrun egon ondoren
EITB MEDIA
Eskuin hankan izandako lesio batengatik 12 hilabete igaro ditu partidarik jokatu gabe.
-
Serena Williams, 2021eko Wimbledonen. Argazkia: EFE
Serena Williamsek jakinarazi duenez, astearte honetan, ekainaren 14an, Wimbledonen berragertuko da. Bere azken partida jokatu eta urtebetera itzuliko da pistetara, Londresko txapelketan, hain zuzen ere. Denboraldiko hirugarren Grand Slama da.
Estatu Batuetako tenis-jokalariak negarrez amaitu zuen 2021eko Wimbledoneko lehen kanporaketa, Bielorrusiako Aliaksandra Sasnovichen aurkakoa. Eskuineko zangoan izan zuen lesioak 12 hilabetez geldiarazi du bere jarduna, eta horrek erretiroa hartzeari buruzko espekulazioak areagotu ditu.
Williams bere 24. "handiaren" bila doa, Margaret Courten marka historikoa berdintzeko asmoz.