Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bartzelona, Europako txapeldun hamaikagarrenez

I. G. | EITB MEDIA

Poloniako Kielceren aurka irabazi du finala (37-35) luzapenaren eta penalti jaurtiketen ostean.

  • Bartzelona garaipena ospatzen

    Bartzelona garaipena ospatzen. Irudia: EFE

Bartzelonak Txapeldunen Ligako hamaikagarren titulua lortu du igande honetan Poloniako Kielce taldeari 37-35 irabazita finalean, luzapenaren eta penalti jaurtiketen ondoren. Sistema honetan bi titulu jarraian lortzeko gai izan den talde bakarra da.

Arauzko denboraren (28-28) eta luzapenaren (4-4) ondoren, penaltien txanda iritsi da, eta Alex Dujshebaev izan da Gonzalo Perez de Vargas eta Ludovic Fabregas gainditu ezin izan zituena.