Beste kirolak
Piraguismoa
Higinio Rivero, laugarren Halifaxeko Munduko Txapelketan
EITB Media
Bilbotarra ezin izan da podiumean sartu VL2 200 metroko proban. Lau hamarrenengatik geratu da brontzezko dominarik gabe.
-
Higinio Rivero. Argazkia: Basque Team
Higinio Rivero laugarren izan da esprint piraguismoko Munduko Txapelketako VL2 200 metroko proban. Halifaxeko (Kanada) Mundialean brontzezko domina lortzetik gertu egon da, baina podiumetik at geratu da.
Rivero azken unera arte egon da hirugarren postua lortzeko borrokan. Bilbotarrak 53,67 segundoko marka egin du helmugan eta laugarren amaitu du. Lau hamarrenengatik ez du brontzezko domina zintzilikatu, Norberto Mouraok gainditu baitu 53,27 segundoko marka eginda.
Igor Tofalini (51.67) brasildarra izan da txapelduna eta urrezko domina irabazi du. Brasildarra den Fernando Rufino (52,00) izan da bigarren.