Beste kirolak
Agurra
Lara Arruabarrenak tenisa utziko duela iragarri du
I. G. | EITB MEDIA
Tolosarrak 24 'Grand Slams' jokatu ditu profesionaletan eman dituen 15 urteetan. Horien artean 350 garaipen ofizial lortu ditu.
-
Lara Arruabarrena. Artxiboko irudia: EFE
Lara Arruabarrena gipuzkoarrak tenisa utziko duela iragarri du, 30 urterekin. Bere ibilbidean bi WTA titulu lortu ditu, Bogotan 2012an eta Seulen 2016an, eta finalista geratu zen Kolonbiako hiriburuan 2017an eta 2018an.
Tolosarrak 24 'Grand Slams' jokatu ditu profesionaletan eman dituen 15 urteetan. Horien artean 350 garaipen ofizial lortu ditu. Hala ere, tenislariak ez du partidarik jokatu urtarrilaz geroztik.
2018an zazpigarren denboraldiz jarraian mantendu zen Top 100ean, 82. postuan amaituz. Gainera, Bogotan txapeldunorde izan zen. Ondoren, tenislariak posizioak galdu zituen WTA sailkapenean.