Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Zuazo Barakaldok eta Gurpea Beti-Onakek badituzte Kopako aurkariak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

San Jose Obrero eta Elda Prestigio izango dira bizkaitarren eta nafarren aurkariak, hurrenez hurren, urriaren 15 eta 16ko asteburuan.

  • Emakumezkoen 2022ko eskubaloi kopako zozketaren emaitza.

    Emakumezkoen 2022ko eskubaloi kopako zozketaren emaitza. Argazkia: @RFEBalonmano

Eskubaloiko XLIV. Erreginaren Kopako lehen kanporaketako norgehiagokak zozkatu dira gaur eguerdian, eta bertan izan dira Evolution Zuazo Barakaldo talde bizkaitarra eta Gurpea Beti-Onak nafarra.

Bi taldeek euren kantxatik kanpo saiatuko dira euren kanporaketak gainditzen. Horrela, Barakaldokoek Kanarietara bidaiatu beharko dute, Lanzarotera, hain zuzen ere, San Jose Obreroren aurka jokatzeko; Atarrabiakoek, ostera, Alacantera joko dute Elda Prestigioren aurka aritzeko, partida bakarrera jokatuko diren kanporaketetan.

ERREGINAREN KOPAKO 1. KANPORAKETAKO NEURKETAK:

Elda Prestigio vs Gurpea Beti-Onak Azparren Gestión

Vino Doña Berenguela Bolaños vs Morvedre

Santa Cruz de Tenerife vs Handbol Sant Quirze

Soliss Pozuelo de CVA vs Grafometal Sporting La Rioja

San José Obrero vs Evolution Zuazo Barakaldo

Zonzamas CICAR Lanzarote vs Conservas Orbe Rubensa Porriño