Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandez, pisu superarineko Espainiako txapeldun

EITB Media

Boxeolari bizkaitarrak Espainiako titulua irabazi du Jose Osado KO Teknikoz mendean hartuta.

  • Jon Fernandez

    Jon Fernandez, Espainiako txapeldunaren gerrikoarekin. Argazkia: EITB Media

Jon Fernandez euskal boxeolariak pisu superarineko Espainiako titulua bereganatu zuen larunbatean, urriaren 1ean, Aranjuezen (Madril) Jose Osado mendean hartuta KO Teknikoz.

Fernandez gogotsu atera zen ringera eta Osadok hasieran aurre egin zion arren, hirugarren roundean bizkaitarrak madrildarra birritan lurrera bota zuen; ondorioz, Osadoren izkinatik eskuoihala jaurti zuten.

Osadok amore eman zuen eta Jon Fernandezek bigarrenez eskuratu du Espainiako txapeldunaren gerrikoa.