Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandez vs Samuel Molina borrokaldia, gaur ikusgai, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB Media

Pisu superarineko Espainiako txapeldunaren gerrikoa jokoan egon zen borrokaldia, oso-osorik izango duzu ikusgai ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldean, 00:40ean, ETB1en.

  • Samuel Molina eta Jon Fernandez

    Samuel Molina eta Jon Fernandez. Argazkia: EITB Media

ETB1eko 'Boxeo Izarrak' saioak ostiraletik (abenduak 9) larunbatera (abenduak 10) bitarteko goizaldean eskainiko du iragan larunbatean jokatu zen Jon Fernandezen eta Samuel Molinaren arteko borrokaldia, 00:40ean.

Bizkaiko eta Malagako boxeolariek pisu superarineko Espainiako txapeldunaren gerrikoa izan zuten jokoan. Epaileen erabakiak polemika eragin zuen.

Jon Fernandezen eta Samuel Molinaren arteko borrokaldia oso-osorik ikusteko aukera izango duzu, 'Boxeo Izarrak' saioan.