Itxi

Beste kirolak

Sevillako Maratoia

Sevillako Maratoia, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB MEDIA

12.000 korrikalari izango dira irteeran. ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa, igandean, hilak 19, 08:30etik aurrera.

  • 12.000 korrikalari izango dira Sevillako Maratoian. Artxiboko argazkia: EFE.

    12.000 korrikalari izango dira Sevillako Maratoian. Artxiboko argazkia: EFE.

Sevillako Maratoia igandean jokatuko dute, hilak 19, 12.000 korrikalarik izena emanda. Lasterketa 38. aldiz egingo dute, eta eitb.eus-en eta ETB4n ikusgai izango da, zuzenean, 08:30etik aurrera.

Sevillako Maratoiak ibilbide azkarra du, Europako azkarrenetakoa. Ia-ia laua da, itsasoaren mailan, eta bihurgune oso gutxi ditu. Hala, aukera ematen dio edozein korrikalariri denbora bikainak markatzeko.

Eliteko 200 bat korrikalari izango dira irteeran, aurreko guztietan baino gehiago. ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahalko dugu.