Itxi

Beste kirolak

apirilaren 21etik 23ra

Bera Berak Elxen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan

I. G. | EITB MEDIA

Azken fasea apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Martin Carpena Kirol Jauregian.

  • Erreginaren Kopako final-laurdenetako taula

    Erreginaren Kopako final-laurdenetako taula. Irudia: @IberdrolaDHF

Super Amara Bera Berak Elxen aurka jokatuko du eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan, ostegun honetan Malagan egindako zozketaren ondoren.

Bera Bera multzoko buru izan da aurreko denboraldian Ligako txapeldun izan zelako, baina bera izan da aurkaria ezagutu duen azken taldea, gainerako bolak atera ondoren.

Imanol Alvarez Donostiako taldearen entrenatzaileak adierazi duenez, partida parekatua espero du, aldaera askorekin, eta "partidaren amaierara ondoen iristen denak" irabaziko duela azpimarratu du.

Azken fasea apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Martin Carpena Kirol Jauregian.

 

FINAL-LAURDENETAKO PARTIDAK

Super Amara Bera Bera - Elx

Gijon - AtlEtico Guardes

Granollers – Grafometal La Rioja

Costa del Sol Malaga – Rocasa Gran Canaria