Itxi

Beste kirolak

Gorbeia Suzien 2023

Ertzaintzak Gorbeia Suzien lasterketako parte-hartzaile bat erreskatatu du, konortea galdu ostean

Agentziak | EITB Media

SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi die mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela. Korrikalaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera.

  • Gorbeia Suzien

    Gorbeia Suzien. Argazkia: EITB MEDIA

Ertzantzaren helikopteroak Gorbeia Suzien lasterketako partaide bat erreskatatu du, larunbat honetan, Gorbeia mendian.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 12:30ak aldera, dei bat jaso dute 112 larrialdi zerbitzuan, mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela esanez.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek hainbat baliabide mobilizatu ditu, besteak beste, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroa.

Kirolaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera, eta osasun-laguntza jaso du bertan.