Itxi

Beste kirolak

Mendi maratoia

2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez

EITB MEDIA

Antolatzaileek iragarri dutenez, maratoirako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 15ean irekiko dituzte; KBrako eta Junior Trailerako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 29an zabalduko dira.

  • Iragarri egin dituzte 2024ko Zegama-Aizkorriren data, eta aurretiko izen-emateen epeak ere (EITB).

    Iragarri egin dituzte 2024ko Zegama-Aizkorriren data, eta aurretiko izen-emateen epeak ere (EITB).

2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez, antolatzaileek ostiralean jakitera eman dutenez. Maratoirako aurretiko izen-emateak urtarrilaren 15ean irekiko dituzte, eta KBrako eta Junior Trailerako aurretiko izen-emateak urtarrilaren 29an zabalduko dira, zehaztu dute antolatzaileek.

Hain zuzen ere, maratoiko dortsalak eskuratzeko aurretiko izen-emateak urtarrilaren 15eko 12:00etan irekiko dira, rockthesport.com izen-emate plataformaren bitartez. Hamar egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahalko du, maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko. Urtarrilaren 29an, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 23an egingo da.

Probak, antolatzaileek gogora ekarri dutenez, "urtetik urtera hausten du aurretiko izen-emateen errekorra; 2023an, 13.800 eskaera baino gehiago egin ziren, 225 plazetarako".

Hauek dira 2024ko Zegama-Aizkorri probaren datak:

-2024ko urtarrilaren 15ean, 12:00etan: XXIII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurretiko izen-ematea.

-2024ko urtarrilaren 29an, 12:00etan: X. Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren eta XIII. Zegama-Aizkorri Junior Trailaren aurretiko izen-ematea.

-2024ko otsailaren 23an: dortsalen zozketa.

-2024ko maiatzaren 24an: X. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala.

-2024ko maiatzaren 26an: XXIII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta XIII.en Zegama-Aizkorri Junior Traila.