Itxi

Beste kirolak

Ofiziala

Mehdi Harbaoui atezainak Bidasoa taldea utziko du denboraldiaren amaieran

Agentziak |EITB Media

Harbaoui aurreko denboraldian iritsi zen klubera eta ordutik hona 61 partida jokatu ditu talde gipuzkoarrarekin.

  • Bidasoak Mehdi Harbaouiren agurra iragartzeko erabilotako irudia

    Bidasoak Mehdi Harbaouiren agurra iragartzeko erabilotako irudia. Iturria: www.cdbidasoa.eus

Mehdi Harbaoui atezainak Bidasoa taldea utziko du denboraldiaren amaieran eta ez du gipuzkoarrekin duen kontratua luzatuko, klubak berak jakitera emandakoaren arabera. Taldeko beste atezainak, Jakub Skrzyniarz poloniarrak, aldiz, duela egun batzuk berritu zuen bere kontratua.

Harbaoui aurreko denboraldian iritsi zen taldera eta ordutik hona 61 partida jokatu ditu gipuzkoarrekin. Horietatik 45, Asobal ligan jokatu ditu, 14 EHF Europako Ligan, partida bat Errege Kopan eta beste bat Espainiako Kopan.

Klubak eskerrak eman dizkio atezainari bere "inplikazioagatik eta konpromisoagatik". Litekeena da, Frantziako talde batera joatea.

Kontratu berrizeak

Bidasoa bigarren dago ligako sailkapenean eta otsailean lehiaketari berriro ekiten diotenean lehen postua lortzeko aukera izango du Bartzelonaren aurka etxetik kanpo jokatuko duen partidan.

Azken asteetan zenbait jokalarik euren kontratuak berritu dituzte Irungo taldearekin; Skrzyniarz poloniarraz gain, Daniel Garcia hegaleko kubatarrak ere Bidasoan jarraituko du 2026. urtera arte.

Taldeak bigarren atezain bat bilatu beharko du orain, Skrzyniarz poloniarraren bigarrena izateko. Atezain titularrak  geldiketen % 37 egin ditu eta lehen itzulian ligako atezainik onena izan da.Harbouik portzentaje apur bat txikiagoa dauka, % 33.