Itxi

Beste kirolak

Heriotza

Beñardo Garcia hil da, Bidasoa Iruneko presidente historikoa

Agentziak | EITB Media

Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopako (orain Txapeldunen Liga) titulua lortu zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen.

1:16
Beñardo Garcia

Beñardo Garcia Echeverria Bidasoa Irun taldeko presidente ohia hil da, 75 urte zituela. Klubaren modernizatzaile gisa aztarna historikoa utzi du, bere agintaldi luzean mugarria jarri baitzuen 1995ean Europako Kopa eskuratuta.

Gipuzkoa taldeak doluminak eman dizkie senide eta lagunei sare sozialen bidez, eta Bidasoa Kirol Klubaren alde egindako "lan guztiagatik eskerrak" eman dizkio.

Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopako (orain Txapeldunen Liga) titulua lortu zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen. Bere agintaldian, Bidasoak Errekopa ere irabazi zuen 1997an Hungarian.

Klubak bera presidente zuela lortutako palmaresean, bi Asobal liga eta bi Errege Kopa ere badaude, Bidasoa kontinenteko talde handienetako bat zenean lortutakoak biak.