Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Sabalenkak titulua berretsi du Australiako Irekian, finalean Zheng menderatuta

EITB Media

Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).

  • Aryna Sabalenka

    Aryna Sabalenka, 2024ko Australiako Irekiko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna, larunbat honetan, urtarrilaren 27an, finalean Qinwen Zheng menderatuta bi setetan (6-3 eta 6-2). Finalak ordubete eta 16 minutu iraun du.

Horrenbestez, Sabalenkak iaz Australiako Grand Slamean lortutako titulua berretsi du. Hala, bada, bielorrusiarra da Australiako Irekia birritan jarraian irabazi duen bi tenislarietako bat, 2021ean eta 2013an nagusitu zen Viktoria Azarenka herrikidearekin batera.