Itxi

Beste kirolak

ZEGAMA-AIZKORRI

Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da

EITB Media

Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.

  • Kilian Jornet. Artxiboko argazkia: EITB Media

    Kilian Jornet. Artxiboko argazkia: EITB Media

Kilian Jornetek iragarri du Zegama-Aizkorri lasterketan izango dela datorren maiatzaren 26an. Korrikalari katalanak ostegun honetan jakinarazi du zeintzuk izango diren aurten lehiatuko dituen lasterketak, eta horien artean dago Gipuzkoako mendi lasterketa.

Dagoeneko hamar aldiz nagusitu da Zegama-Aizkorrin. 2022ko edizioan, gainera, lasterketa 3 ordu, 36 minutu eta 41 segundotan burutu zuen, eta Stian Angermudek 2017tik zeukan errekorra hautsi zuen.