Beste kirolak
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Txuri-Urdin taldeak Iberdrola Liga irabazi du bigarrenez
EITB MEDIA
Donostiarrek 0-2 menderatu dute SH Majadahonda, finaleko hirugarren partida ere irabazita, azken hiru denboraldietan bigarren garaikurra eskuratzeko.
2023-24ko Izotz Hockeyko Iberdrola Liga larunbat honetan amaitu da, Txuri-Urdin Izotz Hockey Taldea txapelketako txapeldun bihurtuta.
Joan den astean Donostian lehen bi partidak irabazi ondoren, Irene Senacen jokalariek berriro irabazi diote Majadahondari, 0-2ko emaitzarekin. Horrela, bada, finalean hirugarren partida jarraian irabazita, Txuri-Urdinek titulua eskuratu du, laugarren eta bosgarren partidak jokatu beharrik gabe.
Hirugarren zatian Maria Sernak eta Naroa Ruizek sartutako golek partida parekatua desnibelatu dute. Bi minutu eskasean, Donostiako taldea nagusitu da, eta bigarren aldiz irabazi du Liga.
Emakumezkoen Txuri-Urdin taldeak eskuratutako bigarren Liga da, 2021-2022 denboraldian lortutakoaren ondoren.
¿ ¡@ChhTxuri CAMPEONAS DE LA LIGA @iberdrola!
— RFEDH (@fedhielo) March 9, 2024
¿ Segundo título en tres temporadas ¡Enhorabuena!#hockeyhieloESP pic.twitter.com/04njgI1nUj