Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Duplantisek pertika-jauziko munduko errekor berria ezarri du, 6,24 metroko marka eginda

EITB Media

Armand Duplantisek 6,24 metroko jauziarekin ezarri du munduko marka berria. Suediarrak berak ezarritako munduko marka onena hobetu du, zentimetro bat gorago gaindituta.

  • Armand Duplantis

    Armand Duplantisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Armand Duplantisek pertika-jauziko munduko errekor berria ezarri du. Suediarrak 6,24 metroko marka egin du Xiamenen (Txina), Diamantezko Ligako lehen proban.

Hala, berak zuen munduko marka (6,23) hobetu du, zentimetro bat gorago gaindituta. 24 urteko kirolaria jaun eta jabe izan da Xiamengo pertika-jauziko txapelketan.

Duplantisek birritan irabazi du aire libreko Munduko Txapelketa, eta urrezko domina lortu zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan. 6,24 metroko markarekin, zortzigarrenez hobetu du munduko errekorra.