Itxi

Beste kirolak

Binakakoan

Granollers eta Lopez, Masters Kopako txapeldunak

Erredakzioa

Bikote katalanak super tie-breaka behar izan du finalean Mahesh Bhupathi eta Rohan Bopanna bikote indiarra gainditzeko.

  • Granollers eta Lopez. Argazkia: EITB

    Granollers eta Lopez. Argazkia: EITB

Marcel Granollers eta Marc Lopez tenislari katalanak Masters Kopako txapeldun izendatu dira binakakoan. Londreseko O2 Arenan jokatu den finalean 7-5, 3-6 eta 10-3 irabazi diote Mahesh Bhupathi eta Rohan Bopanna bikote indiarrari.

Lehen seta irabazi du Bartzelonako bikoteak, eta bigarrena galdu egin dute. Titulua super tie-breakarekin erabaki da, eta bikote katalanak 10-3 irabazi du. Marc Lopez eta Marcel Granollers ‘maisu’ moduan iritsiko dira Davis Kopako finalera.