Peio Etxeberria hilabete inguru egongo da kantxetatik kanpo
Peio Etxeberria hiruzpalau aste egon beharko du kantxetatik kanpo lepauztaian luxazioa duelako. Halaxe adierazi du gaur goizean egin dioten erresonantziak. Zenoztarrak larunbatean hartu zuen min, Urrutikoetxea eta Martijaren aurka ari zirela. Haren Lekua Unai Lasok hartuko du Caibank Mastersean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea