Endika Barrenetxea da erremonteko buruz-buruko txapeldun berria Javier Urrizari 30-24 irabazi eta gero. Hernaniarra 24 eta 15 aurreratu da, 26 eta 23 hurbildu zaio Urriza, baina Barrenetxeak, 30era iristea lortu du. Bigarren txapela du, hiru final jokatuta, hiru final horietatik bi irabazi baititu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea