Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Amaitu dira finalerdiak

Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea VI.a-Larunbe, Binakako final handia

eitb.eus

Irribarriak eta Rezustak 22 eta 18 irabazidiete Olaizola II.ari eta Untoriari, eta ondorioz beraiek eta Bengoetxea VI.ak eta Larunbek jokatuko dute apirilaren 9ko finala.

1:40

Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea VI.a-Larunbe diar 2017ko Binakako Txapelketako lau protagonistak.

Finalerdietako ligaxkako azken partidak argitu du guztia. Bertan, Irribarriak eta Rezustak 22 eta 18 irabazi diete Olaizola II.ari eta Untoriari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Gorriek nahikoa zuten 10 tanto egitearekin apirilaren 9ko finala jokatzea ziurtatzeko; urdinek, berriz, garaipena behar zuten, derrigorrez.

Irribarriak eta Rezustak sendo hasi dute neurketa, 5-0 aurreratu dira lehen tantoetan eta 9 tantoko aldea ere izan dute (16-7). Aurretik, 10 eta 3koarekin, finala jokatzea ziurtatu dute.

Baina Olaizola II.ak eta Untoriak ez dute amore eman. Finalean egoteko garaipena behar zutela kontuan izanda, jokoa estutu eta 17na egitea lortu dute. Aurretik ere jarri dira, 17-18, baina susperraldi horrek ez du jarraipenik izan. Irribarriak eta Rezustak argi utzi dute txapelketako bikoterik indartsuena direla, eta markagailuan berriro aurretik jarri dira 22ra iritsi arte.

Emaitza horri esker, finaleko bigarren txartela Bengoetxea VI.ak eta Larunbek lortu dute, larunbatean Jaka eta Zabaletari irabazi ostean.

 

Partidako tanto guztiak

1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 5-1,5-2, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 10-3, 11-3, 11-4, 11-5, 11-6, 11-7, 12-7, 13-7, 14-7, 15-7, 16-7, 16-8, 16-9, 16-10, 17-10, 17-11, 17-12, 17-13, 17-14, 17-15, 17-16, 17-17, 17-18, 18-18, 19-18, 20-18, 21-18, 22-18.