Binakakoa
Aldaketa berri bat
Artolak eta Zabalak ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Untoria 12. jardunaldian
Erredakzioa
Mikel Urrutikoetxeak minduta ditu bi eskuak, baja da asteburu honetarako eta Artolak ordezkatuko du. Bestalde, Zabalak Untoria ordezkatzearen erabakia Asegarce enpresaren erabaki teknikoa da.
-
Jokin Artola, Aimar Olaizolaren arka jokatutako partida batean. Argazkia: EiTB
Iñaki Artolak eta Ibai Zabalak ordezkatuko dituzte Mikel Urrutikoetxea eta Alvaro Untoria asteburu honetan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Ordezko bikoteak, Ezkurdia eta Zabaleta izango ditu aurkari igande honetan Tafallan.
Larunbatean Idiazabalen jokatutako partida amaitu ostean, Mikel Urrutikoetxeak bi eskuak minduta izan zituen, eta ez dago asteburu honetan jokatzeko moduan. Ondorioz, Iñaki Artolak ordezkatuko du.
Bestalde, Alvaro Untoria ordezkatzearen erabakia Asegarceren erabaki teknikoa izan da. Ondorioz, txapelketa honetan Urrutikoetxearekin bi partida jokatu dituen Ibai Zabala aukeratu du Asegarcek Untoriaren ordezko gisa.