Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lider berriak

Olaizola II.a eta Albisu kokatu dira sailkapeneko lehen postuan

eitb.eus

Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk osatzen duten bikotea da Binakako Txapelketako lider berria, 5. jardunaldia bukatu ostean. Bikote hau da 4 garaipen lortu dituen bakarra.

  • Olaizola II - Albisu. Argazkia: EiTB

    Olaizola II - Albisu. Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk osatzen duten bikotea da 2019ko Binakako Txapelketako liderra, bosgarren jardunaldia bukatu ostean. Lau garaipen lortu dituen bikote bakarra da, jardunaldi honetan Elezkano II.ari eta Rezustari 22-11 irabazita.

Bigarren posturaino igo dira Irribarria eta Zabaleta, irabazi egin baitzuten azken sailkatuak diren Urrutikoetxearen eta Larunberen aurka (22-15). Hirugarren postuan dagoen bikotea da Artolak eta Mariezkurrenak osatzen dutena, jardunaldia ixten zuen partidan garaipena eskuratuta Altunaren eta Martijaren aurka, 22-17ko emaitzarekin. Elezkano II.a eta Rezusta, laugarren posturaino jaitsi dira sailkapenean. Irribarria-Zabaleta, Artola-Mariezkurrena eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteek hiruna garaipen dituzte poltsikoan.

Bina garaipenekin berdinduta daude, Ezkurdia eta Galarza bosgarren postuan, Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka galdu baitzuten (22-18), Altuna eta Martija seigarren dira, eta, Bengoetxea eta Imaz zazpigarren. Azken postuan jarraitzen dute Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak (azken jardunaldietan Larunbek jokatu du Urrutirekin) bost jardunalditan garaipen bakarra eskuratuta.

 

Horrela dago 2019ko Binakako Txapelketako sailkapena, 5 jardunaldi jokatu ostean:

BIKOTEAK IRABAZITA TANTOAK ALDE TANTOAK KONTRA ALDEA
1 Olaizola II.a - Albisu 4
101
89
22
2 Irribarria - Zabaleta
3
93
80
13
3 Artola - Mariezkurrena II.a 3
92
88
4
4 Elezkano II.a - Rezusta
3
92
100
-8
5 Ezkurdia - Galarza
2
87
87
0
6 Altuna III.a - Martija 2
98
104
-6
7 Bengoetxea VI.a - Imaz 2
86
94
-8
8 Urrutikoetxea - Aretxabaleta 1
81
108
-27