Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lehen aldiz jokatuko du

Jakak beteko du Binakako Txapelketatik at geratu den Elezkano II.aren hutsunea

Erredakzioa

Erik Jakak lehen aldiz jokatuko du Binakako Txapelketa. Aspe enpresak Danel Elezkano egungo txapelduna txapelketatik at uztea erabaki du, Lizartzako pilotariari aukera emateko.

  • Erik Jaka. Argazkia: EiTB

    Erik Jaka, garaipen bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Asteartean aurkeztuko da Binakako Txapelketa, eta Erik Jakaren parte hartzea izango da berritasunetako bat, lehen aldiz jokatuko baitu maila goreneko Binakakoa. Aspe enpresaren erabakiz, Danel Elezkano egungo txapelduna ez da kuadroan egongo.

Aspe enpresak Danel Elezkano kanpoan uztea eta Erik Jakari aukera ematea erabaki du, Lizartzako (Gipuzkoa) pilotariak egin duen 2019ko Lau t'erdiko Txapelketa onaren ostean.

Elezkano II.ak, Rezusta atzean zeukala finala irabazi zuen iaz Bizkaia Frontoian, Irribarriak eta Zabaletak osatutako bikotea mendean hartuta. Hala ere, Jakari aukera ematea erabaki du Aspek.