Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Ofiziala

Agirrek Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketan

Erredakzioa

Unai Laso min hartuta dago, eta ezingo ditu finalerdiak jokatu. Ondorioz, Asier Agirrek osatuko du bikotea Albisurekin, Jakaren eta Zabaletaren aurkako partidan.

  • Asier Agirre

    Asier Agirre, partida baten. Argazkia: Baiko

Binakako Txapelketa urriaren 3an hasiko da berriz, martxoan COVID-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera geratu ostean. Finalerdiak zeuden jokoan txapelketa eten zenean. Unai Lasok bikotea osatzen zuen Jon Ander Albisurekin, baina Laso min hartuta dago, eta ezingo ditu finalerdiak jokatu. Asier Agirrek ordezkatuko du, Baikok jakinarazi duenez.

Finalerdietako lehen jardunaldi jokatu egin zen pandemiarengatik txapelketa gelditu aurretik. Ezkurdiak eta Martijak garaipena lortu zuten Jakaren eta Zabaletaren kontra (22-16). Olaizola II.ak eta Urrutikoetxearen ordez jokatu zuen Arangurenek mendean hartu zituzten Laso eta Albisu (22-10).

Finalerdietako bigarren jardunaldia urriaren lehen asteburuan jokatuko da. Larunbatean, urriaren 3an, Jakak eta Zabaletak aurkari izango dituzte Agirre eta Albisu, Bilbon. Igandean, urriaren 4an, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak aurrez aurre izango dituzte Ezkurdia eta Martija, Eibarren.

Hirugarren eta azken jardunaldia urriaren 10ean eta 11n jokatuko da, Bilbon eta Tolosan. Finala urriaren 18an izango da.