Binakakoa
Finalerdietako ligaxka
Elezkano II.ak Erik Jaka ordezkatuko du Tolosan
eitb.eus
Gaur egingo da pilota aukerateta igandeko Beotibarreko neurketarako.
-
Danel Elezkano
Asteburuan Binakako Txapelketako finalerdien ligaxkako azken jardunaldia jokatu behar da.
Azken asteetan Erik Jaka arazo fisikoekin izan da eta gelditu behar izan du; bere ordez Danel Elekaznok jokatuko du igandean. Orain analisien zain dago Jaka ondoeza hori nondik datorren jakiteko.
Aspek bere webgunean esaten duen bezala Lizartzako pilotaria larri dago, "azken asteetan entrenatzen hasi eta berehala indarrik gabe geratzen nintzen. Aurki analisien emaitzak izango ditut zer gertatzen zaidan jakin ahal izateko".
Igandean, Tolosan, arratsaldeko 17:00etan, Olaizola II.a - Urrutikoetxea bikoteak Elezkano II.a - Zabaleta bikotearen kontra jokatuko du. Zuzenean, ETB1en eta eitb.eus.