Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

EITBk jakin duenez

Baikok Beñat Rezusta fitxatu du, Binakakoa jokatzeko

EITB | MEDIA

Binakako Txapelketa jokatzeko soilik izango da eta ondoren Bergarako pilotaria Aspeko enpresara bueltatuko litzateke.

0:49
Beñat Rezusta

Baikoko enpresak Beñat Rezusta fitxatu du.

Bergararra, berez, Aspe enpresakoa da, atzelari indartsuenetakoa da koadro barruan, baina Binakakoa Baikorekin jokatuko du.

Bi enpresen arteko hartu-emanen ondoren akordio hori lotu dute. Beraz, Rezustak hilaren 1ean hastekoa den Binakako Txapelketa Baikorekin jokatuko du.

Bikote guztien osaketa aurkezpen egunean iragarriko da, abenduaren 29an, asteartean, 4 eta Erdiko txapelketa amaitu eta bi egun geroago.