Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Koronabirusa

Agirre eta Peña II.a, konfinatuta

EITB MEDIA

Kirolariek ez dute entrenamendu eta partidetan parte hartuko eta Zubizarreta III.ak jokatuko du Peña II.aren ordez larunbatean Tolosan.

  • Jon Ander peña

    Jon Ander peña

Ohar batean Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Asier Agirre eta Jon Ander Peña konfinamendu egoeran daudela SARS-CoV-2-eko test batean positibo eman zuen pertsona batekin harreman estuan egon zirelako.

Agirreri eta Peñari egindako probek emaitza negatiboa eman dute.

Pilotariek kasu horietan agintariek ezarritako protokoloa jarraitu beharko dute. Aldi baterako, kirolariek ez dute entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte.¿¿ Baiko Pilotak osasun-agintariek ezarritako COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak jarraitzen ditu.

Binakako Txapelketari dagokionez, Zubizarreta III.ak jokatuko du Peña II.aren ordez larunbatean Tolosan.