Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

LESIOA

Mariezkurrenak minduta du eskuin eskua eta Morgaetxebarriak jokatuko du haren ordez

A. A. | EITB MEDIA

Berriozarko atzelaria ezingo du parte hartu ostiral honetan Zornotzan jokatuko den Binakako Txapelketako 7. jardunaldiari dagokion lehian.

  • Jon Mariezkurrena.

    Jon Mariezkurrena. Artxiboko argazkia

Jon Mariezkurrena pilotariak min hartu zuen astelehen honetan jokatu zen Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partidan, zeinetan, Peña II.arekin bikotea osatuz, galdu egin zuen Peio Etxeberriaren eta Beñat Rezustaren aurka (22-12).

Berriozarko atzelariak min handia pairatu zuen eskuin eskuan, pilota bat jo ostean, eta horren eraginez, tumefakzioa eta hematoma dauka esku-ahurre horretan. Ondorioz, ez da jokatzeko moduan izango Binakako Txapelketako hurrengo partidan.

Horrela, Aimar Morgaetxebarria gazteak hartuko du bere lekua ostiral honetan Zornotzan, 22:00etan hasiko den jaialdian, Elordi-Zabaleta bikotearen aurka jokatu beharreko lehian.