Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

12:00etan

Otsailaren 23an jarriko dira salgai 2023ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

I. G. | EITB MEDIA

Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

  • Nafarroa Arena

    Nafarroa Arena. Argazkia: EFE

Datorren ostegunean (otsailak 23), eguerdiko 12:00etan, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan apirilaren 2an jokatuko den 2023ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira, eta prezio hauek izango dituzte:

Kantxako butaka: 130 euro

Goiko kantxako butaka: 110 euro; 90 euro (Azken blokea)

Errebotea:

110 euro (3-7 lerroak. Lehenengo lerroak)

90 euro (8-16 lerroak)

70 euro (21-24 lerroak)

55 euro (25-32 lerroak)

40 euro (33 lerroa)

Gurpildun aulkien erabiltzaileekin doazenek: 90 euro

Gurpildun aulkien erabiltzaileek: 70 euro